XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tresna oso zahar bat da.

Txina zaharrean ere, orain urte asko, TXENG izeneko tresna bat jotzen zuten, oraingo harmonikaren antzeko soinua ateratzen zuena.

Harmonikak gaztelutxo, orrazia eta mihitxoak izeneko zatiak dauzka.

Mihitxoak orraziaren punta batetan lotzen dira; beste punta, aldiz, libre geratzen da; harmonikari putz egitean mihitxoak bibratzen hasten dira eta soinua sortzen da.

Harmonikaren soinua entzun orain.

PANen xirula bat egin nahi al duzue, gero hura jo ahal izateko? Oso erraza da.

Plastikodenda batetan metakrilatozko tutu bat, 10x120 mm. takoa erosi behar duzue.

Horrez gainera, ile gisako zerra bat ere beharko duzue.

Irudian bezala, 8 tutu zerratu behar dituzue, hurrengo luzeerekin.

Alde bateko mutur guztiak zeuek egindako kortxozko tapatxo batzurekin estaliko dituzue, horretarako neurrira ebakirik.

Botila kortxo nagusi bat, gilet batekin erabil dezakezue kortxo ttikiagoak egiteko.

Ongi hersten ez badituzue, zuloetatik airea irten eta soinua ez da hain polita izango.

Kortxoaren gainera argizari urtua bota dezakezue, horretarako kandela bat erabiliz, eta horrela oso ondo hertsiko dira zuloak.

Alderdi irekiaren aldetik ezar itzazue tutu guztiak elkarren parean eta aho guztiak lerro berean; hori egin ondoren esparadrapo batez lotubehar dituzue tutuak, gogorki bilduta geratu arte.

Soinua ateratzeko, putz egizue zulo irekien aldetik.

PANen xirula horrekin, saia zaitezte ondoko melodia jotzen.

HAIZEA DABIL MENDIAK ORRAZTEN / HARKAITZEN ERTZAK TXISTUKA UKITZEN / LOREEN HAUTSAK BEREGANATZEN / MARGO BERRIAK SOR DAITEZEN DAITEZEN / HAIZE ORRATZAK HARRO HARRO / ATZETIK DIO EZ IPINI ZENTRAL NUKLEARIK EGINGO GAITU / KIRIRIKOKO BOM BOM BOM BOM.